ESKOLA LAGUNTZA

Gure ikasle guztiei tratamendu estua eskaintzen diegu.Haien ikasketetan laguntzeaz gain, haien beharrak ere entzuten ditugu.Horrela, haien beharrak jakinda, haien lan erritmora moldatzen ez ezik, haien beharrak ere hobeto ulertzen laguntzen digu.
Ikaskuntza prozesuan, ikasle bakoitzari tresna eta estrategia berriak eskaintzen dizkiogu. Horrela, beste eremu akademiko batzuetara aplikatzea daukate eta geroago ikasteko baligarriak izan daitezke.
Eremu ezberdinetako langile profesional espezializatuak ditugu.
Ikasgai desberdinetan sortzen diren zailtasun espezifikoak lantzen ditugu.Horretarako, gure ikasleek indartu behar dituzten irakasgai guztiak lantzen ditugu.Gure asmoa ez da etxerakolanak egitea, beraien zalantzak argitzea , baizik. Horretaz gain, garrantzitsua da azterketak prestatzen laguntzea. Horretarako, azterketerako teknikak eskaintzen dizkiegu eta horren ondorioz, autonomia lortzen dute.

Eskolak, ikasgela bakoitzeko, gehienez, 4 ikasle egoten dira.

IKASTAROAK ETA TAILERRAK
Urtean zehar, ikastaro ugari eskaintzen dira, zailtasunak lantzeko, baita hitzaldiak eta tailerrak ere eskaintzen ditugu.

KABINETE PSIKOPEDAGOGIKOA ETA LOGOPEDIKOA

Gure helburua da ikasteko , komukikazio, sozial eta emoziozko arazoak bizkortzea. Horretarako, Hezkuntza integrala eskaintzen dugu.
Ebaluazioak eta diagnostikoak egiten ditugu edozein zailtazun antzemateko eta esku hartzearen pertsonalizatuaren bidez erantzuteko.Bestalde, ikaskuntza zailtasunak dituzten haurrentzat laguntza gela ere badaukagu. Hau guztia lortzeko, gure langileek haur hauei ikasketa-teknikak ematen dizkiete. Horri esker, haurrek errazago ikusten dute haien ikasketa.

HARTZAILEAK: HAURRAK, NERABEAK, HELDUAK, AGUREAK

NOLA LAN EGITEN DUGU?
Kasu bakoitza bakarra da eta horretarako, pazienteen beharrak asetzeko banakako programak garatzen ditugu.

-Diagnostiko- ebaluazioa:

Proba psikologiko, pedagogiko eta logopediko normalizatuen bidez, beharrezko informazioa lortzen da esku hartze programak errazteko baita pazientearen zailtasunetara egokitzeko ere.

-Esku hartze –plana

Ebaluaketan aurreikusten dituzten zailtasunekin , programa itxia prestatzen da. Programa honi esker, kaltetutako eremu guztiak lan egiten dira. Gainera, esku hartze programak lantzen dira eta programa horiek egindako aurrerapenen arabera aldatuko dira.Lan taldea hilero biltzen da programaren aurreratzea eta eraginkortasuna ebaluatzeko.

-Esku hartze zuzena paziente eta familiarekin

Pazientearekin esku hartzen badugu, estrategia desberdinak eskaintzen dizkiogu. Horri esker, pazienteak zailtasunean aurreratzea lortzen du. Horrela, praktikan jartzen diren egoeretara aurretik ulertu, aurre egin eta jardun ahal izango ditu.
Zailtasunak dituztenentzat, gauzarik garrantzitsuena familia da eta horregatik, ezinbestekoa familiarekin lan egitea da, aurrez aurre duten egoera ulertzeko eta jardunerako jarraibideak emateko.

-Jarraipenaren ebaluazioa

Egiten ditugun esku hartze gehienak epe luzerakoak izaten dira.Horregatik, oso garrantzitsua da aurrerapausoak ebaluatzea. Izan ere, programaren baliozkotasuna ebaluatzeaz gain, helburuak aurrera egitea daukagu eta behar izanez gero, zuzendu ahal dugu.

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 10:30etatik 13:30 era eta 16:30 etatik 20.30era ( aurrez hitzordua)

PEDAGOGIA TERAPEUTIKA
Arlo horretan, gure helburu nagusia ikasleen ikasteko arazoei aurre egitea da . Horretarako, estrategiak ematen dizkiegu ikasi beharrekoa errazago ikus dezaten.
Honako hauek lantzen ditugu:

-Ikasteko zailtasunak:antzematea, ebaluaketa eta esku-hartzea.
-Arreta falta eta hiperaktibitatea
-Irakurketa eta idazketaren zailtasunak: dislexia, disgrafia, disortografia, diskalkulia, dispraxia.
-Irakurketa ulermena
-Irakurtzeko motibazioa.
-Ahozkoa eta idazmena.
-Logika eta arrazoiketa zailtasunak
-Ohiturak eta errutinak programazioa.
-Motrizitate eta lateralitate zailtasunak
-Errehabilitazio didaktikoa.
-Laguntza pedagogikoa desoreka neuropsikologikoan.
-Ikasketa teknikak.
-Beste ikasteko arazo batzuk.

LOGOPEDIA
Logopeda baten lana ebaluatzea, diagnostikatzea,iragartzea, errehabilitazioa egitea, eta hizkeraren, hezkuntzaren, ahotsaren eta irensketaren inguruko nahasteak aurreiskustea da.
Aldaketa ohikoenak :

-Alterazio neurologikoak; esate baterako, afasia.
-Aditz-lanketa hobekuntza.
-Hiztegi eta lexiko sarbidea; esate baterako, anomia.
-Hizketa hobetzeko teknikak.
-Ahotsaren nahasteak.
-Garapenaren nahaste orokorra.
-Hizkuntza nahaste espezifikoa
-Lerdea.
-Ezohiko irensketa.
-Hitz-jario aldaketa; adibidez, hitz-moteltasun.
-Dislaliak ,hitz-moteltasuna.

PSIKOLOGIA
Psikologoaren lana garai zailak igarotzen dituzten pertsonak ez ezik, hazkunde pertsonala nahi dutenak ere, laguntzea, irakastea, gidatzea da.
Honako hauek lantzen ditugu:

-Portaera arazoak eta mugak.
-Gizarte eta egokitzapen zailtasunak.
-Bullying-mobbing.
-Tratu txarrak.
-Beldurrak haurtzaroan.
-Obsesioak, fobiak, antsietate krisiak.
-Loaren nahasteak.
-Nahaste emozionalak.
-Suntsisteko bulkadak.
-Depresioa, antsietatea, estresa.
-Heriotza

ARRETA GOIZTIARRA

Jakintza-alorrarteko talde bat gara eta arreta goiztiarra arloan ibilbide handia daukagu. Gure lan taldeak psikologoak, osasun-langileak, pedagogoak, terapeutikoak, fisioterapeutak, logopedak, psikomotrizistak, gizarte langileak osatzen ditu.
Gure xedea ahalik eta garapen ebolutibo handien lortzea da. Horretarako, banakako esku-hartze planak adingabearekin, familiarekin eta inguruneareakin ezarriko ditugu. Beraz, besteak beste, sentsorial, motor, kognitibo, emozional, sozial, portaera,komunikatibo arazoei erantzuten diegu. Gainera, heldutasunean atzerapenari eta garapenean atzerapen orokor horrii aurre egiten diegu.

ZERBITZUAK
ZER DA LOGOPEDIA?
Arreta goiztiarrean, logopeda hiztunari, hizkuntzari, ahotsari, irenstekoari lotutako aldaketa guztietan esku hartzeaz arduratzen da.
ZER DA PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA?
Pedagogian terapeutikoan, arduradunek ikaskuntza nahasteei buruz zailtasun guztiak lan egiten dituzte.Horretarako, materialak egokitzeaz aparte, estrategiak ematen dizkiete, helburak lortzeko kasu bakoitzean.
ZER DA PSIKOLOGIA?
Arlo horretan, haurraren garapenean eragindako aldaketa psikologikoak antzematen dira.
Psikologoak ingurune egokia sotuko du. Horretarako, komenigarria da estimulazio, ohitura eta elkarreragin ona izatea. Izan ere, horiei esker, umeak garapen egokia ahalbidetzea dauka.
ZER DA PSIKOMOTRIZITATEA?
Psikomotrizitatean,ezagutza, emozio eta mugimenduaren interakzioa arduratzen da. Psikomotrizitatearen helburua beharizanera egokitutako jarduera espezifikoen bidez, motorraren, adierazpen eta sormenaren aukerak garatzea da.
ZER DA FISIOTERAPIA?
Motor –fisioterapia eremuan, gure helburua laguntzea da. Badago jendea tratamendua egitera etortzen dena. Beste batzuk, ordea, desorekak edo nahasteak saihestera etortzen dira. Etortzen direnaren artean daukagu; lehenengo eta behin, desgaitasunarekin jaitotako haurrak eta bigarrenik, garapeneko nahasteak pairatzea duten taldeak.
ZER DA GIZARTE-LANGILEA?
Gizarte –langileek familiak informatzen dituzte. Horretaz gain, haurraren garapen pertsonalari eta eguneroko beharrei buruz informatzen ez ezik, babestu egiten dituzte.Gainera, bizikidetzaren berrantolaketan parte hartu ohi du.

IKASGURE TXIKI HAURTZAINDEGIA

Ikasgure txiki haurtzandegia zentro pribatua da. 0 eta 3 urte bitarteko lehen zikloko ikasleentzako haurtzandegia da.Ordutegi malgua dugu. Izan ere, gaur egungo familien beharrak ulertzen ditugu. Horretarako, goizeko 7:30etan ateak irekitzen ditugu eta arratsaldeko zortzietan ixten ditugu. Familiek haien beharretara egokitzen diren ordutegiak aukeratu ditzakete haurtzainek ezarritako ordutegia behartu gabe.
Horrez gain, haurtzaindegi baliabide bat daukagu ordu edo egun bakarrentzako. Hori egin ohi dugu kasu berezietan.Jarduera ugari eskaintzen ditugu. Gure web orrialdean ikus ditzakezue. GURE PROIEKTUA Gure barne proiektua estimulazioan eta aldaketen prebentzioan haurraren mugimendu, komunikazio eta sozial garapenean oinarritzen da. Jarduera horiek guztiak profesionalek egiten dituzte.

ANTOLAKETA –EGITURA:
Ikasgure txiki haurtzandegiko langileek eremu ezberdinetako lanbideak osatzen dituzte: hezkuntzako eta osasunerako langileak dira. Era berean, ondorengo kategorietan banatzen dira.

PRESTAKUNTZA ESTILOA

METODOLOGIA
Gure metodología aktiboa da eta egunero umeek egiten dituzten parte hartutako jarduera guztietan oinarritzen da. Umeei automia ematen dizkiegu, gehien gustatzen zaiena aukeratzeko. Horregatik, ezinbestekoa tutorearen paperea da. Izan ere, tutorea ikasgelako material desberdinak gidatzeaz arduratzen da. Material horiek oso baliagarriak dira haien gaitasunak garatzeko.
Zentzumen eta garapenaren estimulazioak ere oso garrantzitsuak dira gure eguneko jardueretan . Jarduera horiek bai zuzenean bai transbertsalean egiten ditugu eta oso garrantzitsuak dira estimulazioan laguntzeko. Horrez gain , jarduera horiek garrantzia handia daukate. Izan ere, ikasle hauek haien eritmoan asmatzen dute zer gustatzen zaien eta beste arlo batzuk garatzen jarraitzen dituzte.
Gure helburu guztiak lortzeko, biderik eraginkorrena “ txokoen proiektua” da. Umeek txokoetan lan egiten dute bai talde txikietan bai banan-banan. Txokoei esker, umeek jarduera desberdinak asmatzen dituzte. Ikasle bakoitzak jarduera horiek bere eritmora garatzen ditu eta era berean, haien interesak ikusten dituzte. Are gehiago, umeek beste jarduera batzuetan parte hartzen jarraitzen dute. Umeak etengabeko mugimenduan daude eta umeek denbora nahikoa daukate txoko guztietan parte hartzeko.
Momentu honetan 3 txoko baino ez dute behar izaten. Horrez gain, beste leku batzuk dauzkagu umeak lasaitzeko. Leku horiek, umeek erabil ditzakete lasaitzeko edo ikasgelako maskotarekin momenturen bat igarotzeko.

HELBURUAK

ESPAZIOA ETA BALIABIDEAK

ZERBITZUAK ETA LANALDIAK

JANTOKI BARNEJANTOKI GABE**
4 ordu4 ordu
5 ordu5 ordu
6 ordu6 ordu
7 ordu7 ordu
8 ordu8 ordu

** Jantoki gabe aukeratzen duten familiek bazkaria ekar dezakete eskolara eta guk umeei bazkaria eman diezagukete.

LUDOTEKA

Ikasguren eta ikasgure txikin lan egiten dugunok haurren gozatzeko uneak gozatzeari oso garrantzitsua deritzogu.Leku aproposa daukagu haurrentzako hainbat jarduera egin ahal izateko. Horretarako, material desberdinak, jokoak, tailerrak erabiltzen ditugu xede izanik parte hartzaileen garapen fisikoa, mentala eta artistikoa bultzatzea.
Gainera, zerbitzu berezia daukagu. Zerbitzu horretan gurasoei eskaintzen diegu haien umeak eskolara jasotzeko. Askotan, gurasoen lanaren ordutegia dela eta, ezin dira haien umeak eskolara jasotzera joan. Horregatik, zerbitzu ona deritzogu batez ere, gurasoentzat. Gurasoek zerbitzu hau egunero edo egun batzuetan erabil dezakete.

Asteko tailerrak:

Ludoteka arratsadetan:
Urtean zehar, zerbitzu berezia daukagu. Zerbitzu hau oso lagungarria da, batez ere, hainbat familiarentzat. Batzuetan, zaila da eskolen ordutegia eta lanaren ordutegia batera egitea.Horregatik, familiei eskaintzen diegu haien umeak eskolara jasotzea. Umeak jaso ondoren, gure zentrora eramaten ditugu. Hemen, hau dau, gure zentroan, jolasteaz gain, askal dezakete gurasoak etorri arte.
0 eta 6 urte arteko zerbitzu eskuragarria.
Beste adin eta egoera batzuk kontsultatu.

Ikastola gabeko egunak:
Jai egunetan ez direnean egiten da baina umeek ez daukate eskola.
Gurasoek zerbitzu hau kontratatu dezakete. Horrela, zuen seme-alabek jarduera ugari egin dezakete. Aldi berean, umeek, jarduera hauek egitean, disfruta dezakete. Jarduera horiei esker, umeek gosatzeaz gain, garapena hobetu ahal izango dute.Zerbitzua 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago. Haur horiek ikasgure txiki zentroan egingo dute. 7 eta 12 urte bitarteko haurrek, ordea, ikasgure zentroan egingo dute.
Jantoki zerbitzua ere eskaintzen dugu baina baten batek zerbitzu hori erabili nahi izanez gero,aldez aurretik esan behar digu.

Urtebetetxeak:
.Gure zentroan beharezkoak diren osagai guztiak ditugu,egun hau berezi eta ahaztezina izan dadin guztiontzat.

Ludoteka oporretan:
Programa ludikoak, hezigarriak , kulturalak, konbentzionalak dira.Normalean, jarduera horiek opor luzeetan egiten ditugu; estate baterako, gabonetan, inauterietan, aste santuan, udan. Une horiek dibertigarriak dira. Hainbat jarduera egiten ditugu eta talde desberdinen ezaugarrietara eta adinetara egokituta daude.
Astelehenetik ostiralera: 7:30etatik- 18:30etara. Hamabietan, gutxi gora behera, hamaiketakoa ematen diegu. ( jantoki zerbitzua erabilgarritasuna). Ludotekako sarrerak eta irteerak malguak dira familiak matrikulazioan aukeratzen duena errespetatuz.

Haur hezkuntzako taldeak:

Lehen hezkuntzako taldeak:


HARREMANA:

Puede ponerse en contacto con nosotros a través de nuestro formulario, correo electrónico, telefono o visitarnos en nuestras instalaciones.

Contáctanos

Vista Mapa

Estamos Aquí

IKASGURE

Image-3

© 2018 IKASGURE . All rights reserved | Design by A&G COMUNICACIÓN